domingo, 21 de febrero de 2010

TXIRULA

Atal honetan saiatuko gara eskulanez txirula bat egiten.

Lehenik eta behin , lortu behar dugu etxean sukaldesko paperaren barruan dagoen kartoizko tutua.Tutu hori eduki eta gero hasiko gara zuloak egiten artazi batekin .
Aurreko aldean egin behar ditugu zazpi zulo, bata bestearen azpian distantzia txiki bat mantenduz.
Orain buelta emago diogu tutari eta atzeko aldean beste zulotzo bat egingo diogu, aurreko lehenego zuloa baino apur bat gorago.
Badaukag eginga gure txirula , honek ez du soinurik sortuko baina digitazioa lantzeko erabiliko dugu.
Tutuarekin txirula amaitu hondoren, eta gure txirula politagoa izan dezan, kolarretako parerekin forratuko dugu , bakoitzak nahi duen kolorean .
Baukagu jada eginda gure koloreko txirula, etxean digtazioa praktikatzeko.

sábado, 20 de febrero de 2010

EURIKO MAKILA.

Eskulan honekin lortuko dugu, euriaren soinua egitea, historio edo ipuin bat kontatzen dugunean erabili ahal izateko adibidez.
Behar dugun materiala: sukaldean erabiltzen dugun aperaren hiru tutu edo komuneko paperaren bost tutu, itsatsi egiteko zinta,iltzeak, kola, artaziak, kartulina, kolorezko papera eta arroza.

Hasteko tutuak artuko ditugu eta zintarekin bata bestearekin lotuko ditugu sendotuta gelditu arte.Jarraian iltzeak artuko ditugu eta lortu dugun tutu handian jarriko ditugu, bakoitza leku batean jarriz elkarrekin gurutzatuz, iltze hauek ere zintarekin bilduko ditugu tututik irten ez daitezen. Hau dena eginda dugunean kartulina artuko dugu eta tutuaren tapak egingo ditugu.Tutuaren alde bat itxiko dugu egindako taparekin, eta jarraian arrozez bateko dugu tutua eta beste aldeko tapa jarriko diogu. Tapak ondo lotuta gelditu daitezen zintarekin buletak emango diogu.
Jada bakarrik gelditzen zaigu gure tutua dekoratzea, hau egiteko erabili dezakegu kolore ezberdinetako parerak, bakoitzak nahi dituen formak eginez eta kolarekin tutura itsatsiz.

Badaukagu gure euriko makila eginda, horain bakarrik falta zaigu berarekin soinuak egitea.
Goza ezazu!!!!!

MARAKAK

Atal honetan, maraka batzuk egingo ditugu, bai eskolan, baita etxean ere erabiltzeko.
Behar ditugun gauzak: Peiriodikozko papera, globoak, urarekin nahasteko kola, kartoia, garabantzuak eta margo akrilikoak.

Jarraian marakak egiteari heutziko diogu.
Lehenengoz globoa puztu behar dugu ukabil tamainakoa izan arte. Jarraian periodikozko paparaz globoaren erdia papereztatuko dugu kolaz itzatziz kaskara bat eginez. Alde hau sikatzen denean, globotik kendu eta beste erdia egingo dugu.
Kartoiarekin tutu bat egingo dugu eta honi ere kola eta papera jarriko diogu.
Garabantzuak hartuko ditugu eta kaskara batean sartuko ditugu, tutua kaskaran eskina batean jarriko dugu eta lortu dugun beste kaskara lehenegoaren jainean jarriko dugu, horrela borobil oso bat lortuko dugu. Bi kaskarak itsatsita geldi dezaten kola eta parera jarriko diogu berriro ere borobil osoari.
Marakak badaude eginda, horain kolora emateko , gure margo akrilikoak hartuko ditugu eta nahi ditugun irudiak eta formak egin dezakegu.
Baditudu gure marakak eginda eta polit-politak margotuta.
Maraka hauek gure erritmo propioak sortzeko erabili ditzakegu eta baita ere kanta baten erritmoa markatzeko.

jueves, 18 de febrero de 2010

MUSIKA ETA OSASUNA

Musika eta osasuna (I)
Aritz SOUND SYSTEM | Kazetari eta musika adiktoa

Gizakia gizaki denetik musika sortzeko beharra izan du. Gizakiaren garapenean musika ezinbesteko bidaia laguna izan da eta kultura guztiek izan dute harreman estua musikarekin. Musikak guk uste baino garrantzi handiagoa izan du gizakiaren historian eta, hala ere, zer dakigu musikari buruz?

Gaur egun, musika aisialdiarekin lotzen da bereziki, festa eta ospakizunekin lotura zuzena du eta, zergatia oso garbi izan gabe ere, atsegina, plazera sortzen digu, ondo sentiarazten gaitu. Zorionez, musikak, aisialdiaren eta festaren eremua gainditu du eta urrunago doa; komunikaziorako aparteko tresna da, ideiak eta sentimenduak adierazteko bitarteko ederra da, kultura desberdinak ezagutzeko eta besteei gurea erakusteko bidea da eta, beste maila batean, negozio itzela da gutxi batzuentzat. Aipatu maila horiez gain, jakina da musikak gizakiarengan eragin zuzena duela, eragin fisiko zein psikologikoa.

Gizakiaren historian asko izan dira musikak gizakiarengan duen eragina ikertu dutenak. Egipto zaharrean adibidez, musika adierazteko erabiltzen zen hieroglifikoa, alaitasuna eta ongizatea adierazteko erabiltzen zen hieroglifiko bera zen. Egiptoko medikuak, gaixotasun asko kantuen bidez sendatzen saiatzen ziren.

Grezia klasikoan pentsalari askok ikertu zuten musikak gizakian duen eragina (ethos deitu zuten). Hauen ustetan, musika, jainkoek sortu zuten eta unibertsoaren harmonia irudikatzen du. Aristotelesen arabera, musikak, gizakiaren jarduera areagotu dezake eta hainbat ekintza egitera bultza dezake (ethos praktikon). Estilo zitaristikoak gizakiaren indar morala sendotzen zuen (ethos etikoa) eta lidioak berriz ahuldu (ethos threnodes). Azkenik, musika erlijiosoak, estasia eragin behar zuen jainkoengandik gertuago egoteko. Zeltiar jatorriko herrietan, xaman edo sendatzaileek, sendatzen laguntzen zuten kantu, soinu eta erritmoak ezagutu behar zituzten ezinbestean. Txinan eta Indian ere asko dira musikaren ahalmen terapeutikoa azpimarratzen duten ipuin eta kondairak. Erdi Aro eta Pizkunde garaian garrantzi handia ematen zitzaion musikaren ahalmenari. Haendel musikagileak, musikaren bidez, entzuleak dibertitzea baino, pertsona hobeak izatea bilatzen zuela zioen. Mozarten musikak ondorio terapeutikoak omen ditu eta adimena garatzen laguntzen du.

Atsegin dugun musika entzuten dugunean gorputzak endorfinak sortzen ditu (morfinaren antzeko sustantziak) eta gaixotasunak sortutako mina arindu dezakete. Gustuko musika entzuteak ondorio positiboak ditu, beraz, gizakion gorputzean.

MUSIKA ETA OSASUNA

Musika eta osasuna(II): Hobekuntzaren kontzientzia
Aritz SOUND SYSTEM | Kazetaria eta musika adiktoa idatzitako artikulua.

Musika eta osasunaren arteko harremanari buruz hitz eginez hasi genuen 2009. urtea. Musikak historikoki gizakiarekin izan duen harremana eta musikak osasunarentzat dituen ondorio onuragarriak aipatu genituen. Amesgaizto batek musika eta osasunari buruzko hirugarren atala atzeratu zuen, orain arte. Musikak osasunean eduki ditzakeen ondorio onuragarriak frogatuta daude, eta, azterketa zientifiko konplexuetan sakondu gabe, gutako edonork nabarituko zituen behin baino gehiagotan. Kontrajarria badirudi ere, azken urteetan egin diren ikerketa batzuen arabera, arrakasta lortzen duten musikariek gazte hiltzeko arrisku handiagoa omen dute. Jakina da, izen ezagun asko (Janis Joplin, Jimi Hendrix, Jim Morrison, Bob Marley, Sid Vicious eta abar) oso gazte hil zirela eta gure artean oso zabalduta dagoela «azkar bizi, gazte hil» delako esaldia. Heriotza horiek aztertuz gero, ordea, heriotzaren zergatiak zuzenean musikarekin erlazionatuta ez daudela ikus daiteke eta zerikusi handiagoa dute, egile horiek zeramaten bizimoduarekin. Musika berez ez da osasunerako kaltegarria, baina haren inguruan sortzen diren bizitza ereduak bai, kaltegarriak izan daitezke, eta ez soilik arrakasta dutenentzat. Mundu honetan buru-belarri murgilduta dagoen edonork (maila profesionalean izan gabe ere; eta ez soilik musikariak, baita soinu teknikari, antolatzaile, eta abarrek ere) nabaritu ditzake ondorioak. Musika, estilo batzuetan bereziki, jaiarekin eta festarekin erlazionatzen da. Musikaria gauez aritzen da gehienetan, kilometro asko egin behar ditu, atsedenerako tarte gutxi, soinu ekipoekin gora eta behera ibili behar du, bolumen altuegiak jasan behar, dieta kaskarra izaten da, jende aurreko tentsio eta urduritasunak, saioa egin beharraren konpromisoa (batzuetan gogorik gabe edo erdi gaixo egonda ere) eta gainera, «gorputzari buelta emateko» edo «puntua hartzeko» oso osasuntsuak ez diren substantziak hartzen dira askotan (erabileraren arabera, dependentzia arriskutsuak sor ditzaketenak). Ez dira lanerako baldintza onenak izaten baina, beste jarduera mota askotan ere ez ote dira antzekoak edo okerragoak izaten? Askotan, musika munduan buru-belarri sartu nahi duten gazteei musika mundua arriskutsua dela esaten zaie (beste eremuetan arriskurik ez balego bezala); droga asko dagoela eta antzekoak (beste inon egongo ez balira bezala). Musika munduan ere, informazioa zabaldu eta eztabaida sortzearekin batera, lan baldintza duinagoak lortzen saiatu beharko genuke, ezta?

Blanca Izkue idatzitako artikulu bat

Blanca IZKUE, idatzitako artikulu bat

«Por amor al arte»
Zertaz dakizue zuek asko? Nik ongi menderatu, pare bat soilik. Horietako bat, euskal musikak azken urteotan gainditu beharreko zailtasunak. Horretan, zoritxarrez, jantziak gara. Musika talde bat sortzean, ongi pasatze hutsa da hasiberriei maiz entzun diegun argudioa, inozo bezain maitagarria. Baina edozein musikarik bere musika ezagun bihurtzeko gura sentitzen du, komunikatzeko beharra. Eta aurrera egiteko eskubide osoa dauka. Alta, hemen hasten dira arazoak. Musikaren kultura hain errotuta dagoen honetan, musika eskaintza merkatuko edozein balore bezala neurtzen da: sor ditzakeen etekin hutsetan. Gutxi kobratzen dutenak publiko gutxi erakartzen duten ezezagunak ohi dira, eta dinamika horri jarraikiz bigarren edo hirugarren mailako taldeak izanen dira betiko. Izena egiteko ibilbidean dauden taldeak dozenaka ditugu. Hauen patua, kaka jatea: lau sosen truke jo, desordutan... Eskarmentua eta ospea lortu dutenek, gutxi batzuek, profesionalek, aukerak mugatuak dituzte, haien eskakizun tekniko zein ekonomikoak gutxik bete ahal dituztelako. Berriki, zenbait lagunen eskutik, bi mutur hauetako bizipenak ezagutu ditut: batetik, kontzertuak ematea xede xumea duen lagun piano-jotzailearena, bere lagun biolontxelistarekin musika klasikoa jotzen duena. «Katxe» hitza amorala iruditzen zaie oraindik, eta, hala ere, ate asko itxirik aurkitzen dituzte beren emanaldiak errentagarriak izateko nahikoa ezagunak ez direlako. Bestetik, denok ezagutzen duzuen Berri Txarrak-ena. Argitaratu berri duten lanak eragin dien sonak eta arrakastak zenbateraino pozten nauen haiek bakarrik dakite. Disko salduenen artean dute «Payola». Ongi legoke, aldiz, kazetariren batek galdetzea zenbat ezezko jaso duten beren ibilbidean, ze traba izan dituzten. Zenbat bolo ia musutruk. Tematiak izan dira, langile sutsuak. Kostata, baina ongi irabazia dute arrakasta. Orain, askoren ustez, lorpen hori guztiona izan da. Edo, akaso, «komertzialak» bihurtu direla entzun beharko dute. Ja!

HAURRAK ETA GURASOAK BATERA

Gaur ere internetetik bidai bat eginez, nire lanarekin zerikusia duen web bat aurkitu dut.Oso interesgarria iruditu zait, gurasoek haurrarekin interneten bidez jolastu dezaketelako. Musika egin ahal dute guztiok, bai haurrak, baita bere gurasoak ere. Biak elkarrekin kompartitu dezaketen momentua da, haurrentzako oso garrantzitsua gainera. Web orrialde honetan musikarekin erlazionatutako hainbat eta hainbta joku aurkitu ditzakegu, bateria jo, instrumentuak dagokion soinuarekin lotu, soinu ezberdinak identifikatu etabar luze bat. Interezatzen bazaizue zuen haurrekin momentu on bat igarotzea hemen duzue helbidea.
http://www.musicaenalcala.com/images/stories/juegos/presentacion.swf