jueves, 18 de febrero de 2010

MUSIKA ETA OSASUNA

Musika eta osasuna(II): Hobekuntzaren kontzientzia
Aritz SOUND SYSTEM | Kazetaria eta musika adiktoa idatzitako artikulua.

Musika eta osasunaren arteko harremanari buruz hitz eginez hasi genuen 2009. urtea. Musikak historikoki gizakiarekin izan duen harremana eta musikak osasunarentzat dituen ondorio onuragarriak aipatu genituen. Amesgaizto batek musika eta osasunari buruzko hirugarren atala atzeratu zuen, orain arte. Musikak osasunean eduki ditzakeen ondorio onuragarriak frogatuta daude, eta, azterketa zientifiko konplexuetan sakondu gabe, gutako edonork nabarituko zituen behin baino gehiagotan. Kontrajarria badirudi ere, azken urteetan egin diren ikerketa batzuen arabera, arrakasta lortzen duten musikariek gazte hiltzeko arrisku handiagoa omen dute. Jakina da, izen ezagun asko (Janis Joplin, Jimi Hendrix, Jim Morrison, Bob Marley, Sid Vicious eta abar) oso gazte hil zirela eta gure artean oso zabalduta dagoela «azkar bizi, gazte hil» delako esaldia. Heriotza horiek aztertuz gero, ordea, heriotzaren zergatiak zuzenean musikarekin erlazionatuta ez daudela ikus daiteke eta zerikusi handiagoa dute, egile horiek zeramaten bizimoduarekin. Musika berez ez da osasunerako kaltegarria, baina haren inguruan sortzen diren bizitza ereduak bai, kaltegarriak izan daitezke, eta ez soilik arrakasta dutenentzat. Mundu honetan buru-belarri murgilduta dagoen edonork (maila profesionalean izan gabe ere; eta ez soilik musikariak, baita soinu teknikari, antolatzaile, eta abarrek ere) nabaritu ditzake ondorioak. Musika, estilo batzuetan bereziki, jaiarekin eta festarekin erlazionatzen da. Musikaria gauez aritzen da gehienetan, kilometro asko egin behar ditu, atsedenerako tarte gutxi, soinu ekipoekin gora eta behera ibili behar du, bolumen altuegiak jasan behar, dieta kaskarra izaten da, jende aurreko tentsio eta urduritasunak, saioa egin beharraren konpromisoa (batzuetan gogorik gabe edo erdi gaixo egonda ere) eta gainera, «gorputzari buelta emateko» edo «puntua hartzeko» oso osasuntsuak ez diren substantziak hartzen dira askotan (erabileraren arabera, dependentzia arriskutsuak sor ditzaketenak). Ez dira lanerako baldintza onenak izaten baina, beste jarduera mota askotan ere ez ote dira antzekoak edo okerragoak izaten? Askotan, musika munduan buru-belarri sartu nahi duten gazteei musika mundua arriskutsua dela esaten zaie (beste eremuetan arriskurik ez balego bezala); droga asko dagoela eta antzekoak (beste inon egongo ez balira bezala). Musika munduan ere, informazioa zabaldu eta eztabaida sortzearekin batera, lan baldintza duinagoak lortzen saiatu beharko genuke, ezta?

Blanca Izkue idatzitako artikulu bat

Blanca IZKUE, idatzitako artikulu bat

«Por amor al arte»
Zertaz dakizue zuek asko? Nik ongi menderatu, pare bat soilik. Horietako bat, euskal musikak azken urteotan gainditu beharreko zailtasunak. Horretan, zoritxarrez, jantziak gara. Musika talde bat sortzean, ongi pasatze hutsa da hasiberriei maiz entzun diegun argudioa, inozo bezain maitagarria. Baina edozein musikarik bere musika ezagun bihurtzeko gura sentitzen du, komunikatzeko beharra. Eta aurrera egiteko eskubide osoa dauka. Alta, hemen hasten dira arazoak. Musikaren kultura hain errotuta dagoen honetan, musika eskaintza merkatuko edozein balore bezala neurtzen da: sor ditzakeen etekin hutsetan. Gutxi kobratzen dutenak publiko gutxi erakartzen duten ezezagunak ohi dira, eta dinamika horri jarraikiz bigarren edo hirugarren mailako taldeak izanen dira betiko. Izena egiteko ibilbidean dauden taldeak dozenaka ditugu. Hauen patua, kaka jatea: lau sosen truke jo, desordutan... Eskarmentua eta ospea lortu dutenek, gutxi batzuek, profesionalek, aukerak mugatuak dituzte, haien eskakizun tekniko zein ekonomikoak gutxik bete ahal dituztelako. Berriki, zenbait lagunen eskutik, bi mutur hauetako bizipenak ezagutu ditut: batetik, kontzertuak ematea xede xumea duen lagun piano-jotzailearena, bere lagun biolontxelistarekin musika klasikoa jotzen duena. «Katxe» hitza amorala iruditzen zaie oraindik, eta, hala ere, ate asko itxirik aurkitzen dituzte beren emanaldiak errentagarriak izateko nahikoa ezagunak ez direlako. Bestetik, denok ezagutzen duzuen Berri Txarrak-ena. Argitaratu berri duten lanak eragin dien sonak eta arrakastak zenbateraino pozten nauen haiek bakarrik dakite. Disko salduenen artean dute «Payola». Ongi legoke, aldiz, kazetariren batek galdetzea zenbat ezezko jaso duten beren ibilbidean, ze traba izan dituzten. Zenbat bolo ia musutruk. Tematiak izan dira, langile sutsuak. Kostata, baina ongi irabazia dute arrakasta. Orain, askoren ustez, lorpen hori guztiona izan da. Edo, akaso, «komertzialak» bihurtu direla entzun beharko dute. Ja!

HAURRAK ETA GURASOAK BATERA

Gaur ere internetetik bidai bat eginez, nire lanarekin zerikusia duen web bat aurkitu dut.Oso interesgarria iruditu zait, gurasoek haurrarekin interneten bidez jolastu dezaketelako. Musika egin ahal dute guztiok, bai haurrak, baita bere gurasoak ere. Biak elkarrekin kompartitu dezaketen momentua da, haurrentzako oso garrantzitsua gainera. Web orrialde honetan musikarekin erlazionatutako hainbat eta hainbta joku aurkitu ditzakegu, bateria jo, instrumentuak dagokion soinuarekin lotu, soinu ezberdinak identifikatu etabar luze bat. Interezatzen bazaizue zuen haurrekin momentu on bat igarotzea hemen duzue helbidea.
http://www.musicaenalcala.com/images/stories/juegos/presentacion.swf

SUGEAREN JOKUA

Haurrak gelako espazio osoa erabiliz lurrean etzanda egon behar dira sugeak izango balira bezala, bakoitza bere otzaran sartuta. Musika hasten denean gorantz egin behar dute musika jarraituz eta musika gelditzen denan bere otzarara buletatu behar dira.Horrela musika bukatu arte.
Joku onekin landu egiten da haurraren aditazuna, aretas jarraitu behar dutelako musika jakiteko itzunduta ala mugimenduak egiten egon behar diren.

ZALDIAREN JOKUA

Haur guztiak egon behar dira lurrean jesarrita eta irakasleari begira. Hasteko zaldiaren soinua egin behar dute, honetarako gorputz perkusioa erabiliko dute, eskuak zangoen kontra kolpatuz, bata bestearen jarraian. Irakasleak eraman beharreko erritmoa markatuko du. Interesgarriagoa egiteko ostopoak ere libratu behar dituzte, saltoak eginez, saltoak egiterakoan gorputza aurrerantz bota esta ekuak gora igo behar dituzte.Lasterketaren askenenko zatia oso garrantzitsua da sprin bat egin behar dutelako lehenegokoak heltzeko, eta argazkirako aurpegi polit bat jarri.

Joku honekin erritmoa lantzen dugu, gorputz perkusioaren bitartez, eta oso garrantiztzua da jakitea gure gorputz osoa erritmoa dela.

Musikarekin jolasten: CD-Rom berria

Musikarekin jolasten: CD-Rom berria

miércoles, 17 de febrero de 2010

CD-Rom berria

Kaixo lagunok, internetetik bueltatxo bat emanez interesgarria iruditu zaidan Cd-Rom bat aurkitu dut. Elhuyarek argitaratuta. Honekin 6-12 urte bitarteko haurrek kantuen bidez musika ikasi dezakete era interesgarri eta aktibo batean.Bost joku ditu, nahaste-mahaian esate baterako haurrek Disc-jockey izan daitezke eta bere musika propio landu dezake.Beste jarduera asko ere badaude, musika sortu, bertsotan ikasi etb. Interesgarria iruditu zaidanez hemen daukazue helbidea imformazio gehiago nahi badu. http://www.zientzia.com/artikulua.asp?Artik_kod=2299ze.