sábado, 20 de febrero de 2010

EURIKO MAKILA.

Eskulan honekin lortuko dugu, euriaren soinua egitea, historio edo ipuin bat kontatzen dugunean erabili ahal izateko adibidez.
Behar dugun materiala: sukaldean erabiltzen dugun aperaren hiru tutu edo komuneko paperaren bost tutu, itsatsi egiteko zinta,iltzeak, kola, artaziak, kartulina, kolorezko papera eta arroza.

Hasteko tutuak artuko ditugu eta zintarekin bata bestearekin lotuko ditugu sendotuta gelditu arte.Jarraian iltzeak artuko ditugu eta lortu dugun tutu handian jarriko ditugu, bakoitza leku batean jarriz elkarrekin gurutzatuz, iltze hauek ere zintarekin bilduko ditugu tututik irten ez daitezen. Hau dena eginda dugunean kartulina artuko dugu eta tutuaren tapak egingo ditugu.Tutuaren alde bat itxiko dugu egindako taparekin, eta jarraian arrozez bateko dugu tutua eta beste aldeko tapa jarriko diogu. Tapak ondo lotuta gelditu daitezen zintarekin buletak emango diogu.
Jada bakarrik gelditzen zaigu gure tutua dekoratzea, hau egiteko erabili dezakegu kolore ezberdinetako parerak, bakoitzak nahi dituen formak eginez eta kolarekin tutura itsatsiz.

Badaukagu gure euriko makila eginda, horain bakarrik falta zaigu berarekin soinuak egitea.
Goza ezazu!!!!!

No hay comentarios: